XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biziki kontent ziren 500 liberekin.

Liburu horietan gehienek ez zuten balio handirik.

Onak zirenak beiratzen zituen, bereziki euskarazkoak.

Euskarazkorik ez zuen behin ere saltzen.

Besteak bai.

Arruntenak kiloka.

Zenbaitekin diruketa polita egiten zuen kolekzio ederrak baitziren liburutegi batzuetan.

Kolekzio horietan baziren adinarekin balioa hartzen zutenak, arno xaharrak bezala.

Holakoak beiratzen zituen zenbait denbora, diru gehiago egiteko.

Euskarazkoak doblezka edo gehiago bazituelarik, euskaltzale bati emaiten zizkion falta zitzaion batetan truk, hark ere bat edo beste bazuelarik doblezka.

Emeki emeki gaitzeko liburu aldea bildu zuen holaxet.

Parabolako mutilen gisa, Mathieuk eman talendutik gaitzeko intresa jalgi zuen.

Liburuak ez zirela zainduak izaiteko eginak erran baitzion Mathieuri, irakurtuak izaiteko eginak direla jin zitzaion gogora egun batez.

Has eta denak irakurtu zituen.

Ez daiteke irakurtu ez duen euskarazko libururik, azken urte hauetan ez baldin bada, zinez sobera jalgitzen baita orain.

Irakurtu zituen eta fitxetan ezarri.

500.000 fitxa badira hor nonbait, 17 urtez eginak.

Hiru motakoak.

Lehenik liburu bakotxean bildu hitzak.

Gero errankarak, kasik gramatika nota batzu.

Azkenik liburuaren laburpen bat, kritika kotsiarekin.

Ba ote da euskarazko liburu guziak irakurtu eta hola ikertu duen beste euskaltzalerik?.

Lan hortarik gelditzen zaigun liburu bat Euskaldun loretegia, 1931an agertua gure idazle famatuenen orrialde batzuekin.

Lagunek pusaturik, andana ederra jalgi zuen... eta ez zen saldu!.

Liburuak.

Denbora haietan zuen hasi bere hiztegia, Lhande jesuitak.

Ehun eta zenbait orrialde eginak zituela, lan hori utzi behar izan zuen denbora eskasez.